XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alako batean, Pernando'k berak erosi zuan beste asto bat, eta... ¡itxua ura ere!.

Pernando gizarajoa txoratu zala uste izan zuten amezketarrak.

Baña... ¡bai zera txoratu!.

Urrengo peri-eguna etorri zanean, artu zituan bi asto itxuak eta an joan zan Tolosa'ra.

Gerturatu zan bat.

-¿Asto oiek saltzeko al dauzkatzu, Pernando?.

Alaxe dauzkat bada.

@- Ez daukate itxura txarra... ¿Ez al dute akatzik?.

@- Ez, ez... Denbora askotxoan alkarrekin ikullu batean egon dirala ta... alkar ezin-ikusia, besterik ez.

Ori besterik ez baldin bada....

@- Besterik ez, ezin alkar ikusi....

Beste gizarajoak erosi zituan bi asto oiek, dirua eman zion Pernando'ri, ta amezketarra an joan zan pozik diruari txin txin eragiñaz.

Eroslea ere alai zegon, astoak merke-xamar erosi zituala-ta.

Baxo erdi bat Jesus batean ziplatu ta gero, asi zan etxe-alderako asmotan.

Astoai soka kendu zieten, eta arre esanaz, asi zan txistu-jotzen.